Informazio ekonomikoa
Aurrekontua > 1.775.000 €Langileak > 27 pertsona
2020an indarrean dauden edota sinatu ditugun kontratu eta hitzarmenak
-
Euskal Irrati Telebista Erakunde Publikoarekin eta berari lotutako EUSKAL TELEBISTA, S.A.U.; EUSKO IRRATIA, S.A.U.; RADIO VITORIA, S.A.U., eta EITBNET, S.A.U. bere mendeko erakundeentzat Bilbo eta Gazteizko egoitzetarako euskara formakuntzaren kontratazioa.
Sorta 1. Bilboko egoitzan euskara irakaskuntza presentzialaren zerbitzua
Zenbatekoa: 44.467,50 € (9 hilabetetan urtean zehar) BEZ barik
Sorta 2. Gasteizko egoitzan euskara irakaskuntza presentzialaren zerbitzua
Zenbatekoa: 2.112.89 € (9 hilabetetan asteroko ordubeteko klase bakoitzeko, urtean zehar)
Sinatze-data: 2018ko urtarrilaren 31a
Iraupena: 2 urteko iraupena eta gehienez 2 urteko luzapenarekin.
-
LANKIDETZA HITZARMENA ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUaren eta AURTEN BAI FUNDAZIOaren artean gure mugetatik haratago euskal kultura eta euskal hizkuntza zabaltzeko, biak ezagut ditzaten eta bietan sakon dezaten. Horretarako hiru ekintza burutzen dira: Online euskara ikastaroak, Zornotzako Barnetegian egonaldiak eta azkenik, atzerriko ikasleentzat antolatzen dugun “Aurten Euskara Bai” lehiaketa.
Zenbatekoa: guztirakoa 14.900,00 € horietatik 8.150,00 € Etxepare Institutuak jartzen ditu eta 7.450,00 € AURTEN BAI Fundazioak.
Hitzarmenaren epe-muga: 2020ko urtea (urtarrila-abendua)
Sinatze-data: 2.019ko irailak 17an
-
LANKIDETZA HITZARMENA LEIOAKO EUSKARAREN ERAKUNDEAREN ETA AURTEN BAI FUNDAZIOaren artean
Helburua: Leioako Mastitxu Udal euskaltegiko ikasleek, euskal hizkuntzaren ezagutza eta hizkuntzaren alderditik esanguratsuenak ezagut ditzaten, dituzten ezagutza horiek sakondu eta ikasitakoa erabiltzea da.
Zenbatekoa: guztirakoa 3.622,50 € horietatik 1.811,25 € Leioako Euskararen Erakundeak jartzen ditu eta 1811,25 € AURTEN BAI Fundazioak.
Hitzarmenaren epe-muga: 2020ko ekainaren 23tik, 2020ko abenduaren 31 arte
Sinatze-data: 2.019ko maiatzaren 3an
-
AURTEN BAI - ULIBARRI AIEk “BIZKAIKO FORU ALDUNDIAN EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO EGITASMOA LAU URTETAN ZEHAR GARATZEKO” ,BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO Udal administrazio eta harremanetarako Sailarekin ZERBITZU KONTRATUA.
Zenbatekoa: 1.541.592,00 BEZa barne.
Epe-muga: 2016ko Irailaren 20tik, 2020ko Irailaren 19ra. Bi urteko luzapena: 2022ko irailaren 19ra arte (770.796,00).
2019-2020 ikasturterako dirulaguntzak
-
HABE: 2019-20 ikasturterako euskaltegi pribatu eta autoikaskuntzarako zentro homologatuei emandako dirulaguntzak.
Zenbatekoa : 992.108,59 €
Araubidea: 2019/20 ikasturterako euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien diru-laguntzak arautzen dituen HABEren zuzendari nagusiaren 2019ko irailaren 10eko Ebazpenak ezartzen duena.